Aurora Peña

Sopranoa

Valentzian jaio zen soprano hau, eta 2015ean egin zuen debuta Teatro Real antzokian, Dido and Aeneasekin, Forma Antiqva-rekin batera. Bere ibilbide gero eta oparoak titulu operistikoen eta obra historizisten interpretazioa bateratzen du. Besteak beste, ondoko obretan izan da protagonista: Handelen Alcina (Alemania, 2022 eta 2024); Rigoletto (2020); L’elisir d’amore (2022); Don Pasquale (2021); La serva padrona (2020); Handelen Acis and Galatea eta Orlando; Nebraren Vendado es amor (2022); eta Handelen Carmina Burana o Messiah, besteak beste.

2023an Leonardo beka ospetsua jaso zuen. Horretaz gain, ondoko sariketak irabazi ditu: 2021eko Les Corts Nazioarteko Lehiaketa, 2021eko Balaguerreko Nazioarteko Kantu Lehiaketa, Viñas Tenore Lehiaketako Ferrer-Salat Sari Berezia, CV Talentu Gaztearen Saria, eta Hirugarren Saria eta Publikoaren Saria Frovilleko (Frantzia) Concours de Chant Baroque jaialdian.

Hainbat aretotan abestu du: Wiener Konzerthaus, Madrilgo Auditorio Nazionalean, Palau de les Arts areroan, Zarzuela Antzokan, Palau de la Música aretoan, Lisboako Belém auditorioan, Tel Aviveko auditorioan… Bere diskografian honako hauek nabarmentzen dira: Cantadas de José de Torres, Concerto 1700 taldearekin batera; L’Asunzione della Beata Vergine de Scarlatti, Ensemble Baroque de Monacorekin batera; eta La Guerra de los Gigantes, Granadako Orkestra Barrokoarekin. Bestalde, Valentziako Goi Mailako Kontserbatorioan trebatu zen. Bertan, Kantuko Goi Mailako Titulua lortu zuen eta ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan ikasten jarraitu zuen. Era berean, Ingeles Filologian lizentziaduna da Valentziako Unibertsitatean. Gaur egun, Aurora Peña erreferentziazko sopranoetako bat da Espainiako musika barroko eta klasikoaren panoraman.