(Augsburger Allgemeine, 2023)
Musikari gazteek talde hau sortu zuten Augsburgon, 1990ean. Taldea kide bakoitzaren integrazio eta energia artistikoagatik bereizten da, interpretazio oso adierazgarriak eskaintzen dizkiguna orkestra-zuzendariaren figura eduki gabe, eta haien programa originalengatik.
1996an, Bavariako Ganberako Filarmonikoak Europako Negozioak Sustatzeko Elkartearen musika-saria jaso zuen. Taldeak birak egin ditu Europan, Estatu Batuetan, Brasilen eta duela gutxi Korean. Dresdengo Frauenkirche-an, Koloniako Filarmonikoan, Vienako Staatsoper-en eta beste leku garrantzitsu askotan eman ditu kontzertuak. Besteak beste honako artista hauek lan egin duten heme: Dave Brubeck, Chick Corea eta duela gutxi Marius Neset saxofoi jotzailea Christopher Hogwood, Dietrich Fischer-Dieskau, Albrecht Mayer, Leonidas Kavakos eta Mstislav Rostropovich. Beraz, horiek guztiek talde honen kalitate artistikoa berresten dute.
2004az geroztik, Bavariako Ganberako Filarmonikoak bere kontzertu sorta propioa antolatzen du Ausburgen, eta kontzertu horiek hiriko bizitza kulturalaren alderdirik nabarmenetako bat dira.