Beatriz Lanza

Mezzosopranoa

“[…] Gaueko txalorik beroenak jaso zituen; entzuleek ez zuten zalantzarik izan haren ahots bizi eta ausarta saritzeko. Erromantzak abestu eta horien bitartez adierazteko duen gaitasun indartsuak gaueko unerik liluragarrienetako batzuk ekarri zituen. Horien artean, eskaini zuen azken saio distiratsu eta ondo ñabartua. Lanzak Juan Pedrorekin egindako duoarekin ere erakutsi zuen bere arte adimentsua …”

(Opera actual, Justo Romero).

Zarzuela Antzokian egin zuen debuta Pier Luigi Pizziren La Canción del Olvido (J. Serrano) lanaren bertsio bat protagonizatuz. Bere ibilbidea emankorra bezain arrakastatsua da. Hori dela eta, genero honetako abeslari sendoenetakotzat eta ospe handienetakotzat hartzen dute, eta bi aldiz izendatu dute Max sarietarako. Maiz joaten da debutatu zuen antzokira eta Espainia osoan zehar birak egin ditu. El barberillo de Lavapiés, Pan y Toros, La Rosa del Azafrán, Luisa Fernanda y La Chulapona, Doña Francisquita edo La del Manojo de Rosa. Aipatutako horiek dira kantatu ohi dituen 20 zarzueletako batzuk. Horretaz gain, ondoko hauen mundu mailako estreinaldietako protagonista izan da: La Madre invita a comer (L. de Pablo-V.Molina Foix), El cristal de Agua frío (M. Manchado-R. Montero), La casa de Bernarda Alba (M. Ortega-Gª Lorca) eta Mauricio Soteloren Dulcinea opera. Operei dagokionez, hauek dira aipagarrienak: Il barbiere di Siviglia y La Cenerentola, Aci e Galatea, Carmen, Aida, Le Fille du règiment, Les contes d ‘Hoffmann… RNErako egindako zuzeneko grabazioez gain, Harmonía Mundi K617 diskoetxerako grabatu du Monteverdiren L’ incoronazione di Poppea. Ondoko zuzendarien gidaritzapean abestu izan du: Font, Espert, Gutierrez Aragon, Txabarri, Bieito, Castejon, Alfaro, Tambascio, Sagi, Maya… Eta ondoko maisuen zuzendaritzapean: Zedda, Alonso, Lauret, Ortega, Encinar, Fernandez, Silva, Kahn, Armigliato, Roa, Pons, Hull, etab.