(Die Rheinpfalz)
Homogeneotasuna, zehaztasuna, arintasuna, hunkiberatasuna, umorea. Hauek dira Calmus Ensembleren ezaugarriak, Alemaniako ahots-talde arrakastatsuenetako bat. Inspiratzaileak dira beren tonalitate sorta zabala, publikoari transmititzen dioten alaitasun grinatsua, beren sonoritatea eta programa irudimentsuak.
Leipzigeko bost abeslariek nazioarteko hainbat sari eta lehiaketairabazi dute. Berriena, OPUS Klassik 2019 saria, “Koru grabazio onenari”. Urtean 50 kontzertu baino gehiago ematen ditu Calmusek; beti da ongi etorria Europa osoan eta Ipar Amerikan, neurri berean.
Bere errepertorioa ia mugagabea da: Errenazimentuko, Barrokoko eta Erromantikoko ahots-musika. Obra ugari enkargatu eta estreinatu dituzte, baita pop, folk eta jazz doinuak abestu eta moldatu ere.
Honako talde hauekin elkarlanean aritu dira: MDR Sinfonieorchester, Raschèr Saxophone Quartet, Hamburg Ratsmusik, hr-Bigband, Capella de la Torre, Amarcord, Elke Heidenreich eta lautten compagney BERLIN.