CARMEN ARTAZA

Mezzosopranoa

Artazak harritu egin zuen In Freien (Aire zabalean) obraren partitura oso konplexuan gordetzen dena garbi eta aise gaindituta. Modulazio mingarriko ahotsa erakutsi zuen Der Tod und das Mädchen (Heriotza eta dontzeila) lanean, men eginez Auflösung (Disoluzioa) liedak eskatzen duen adierazkortasun boteretsuari edo Du liebst mich nicht (Zuk ez nauzu maite) obrak berezkoa duen urraduraren garbitasun emozionalari. Bestalde, zentzu osoa eman zion Goetheren testuari, Erlkönin (Elfoen erregea) kantatu zuenean.

(Manuel Cabrera, Beckmesser)

Mezzosoprano donostiar honek Tenor Viñas nazioarteko kantu-lehiaketako lehen sari nagusia irabazi zuen 2021ean. Artaza nazioarteko agertokietan aritzen da opera kantatzen nahiz errezitaldiak eta kontzertuak egiten. Oraingo denboraldian, Gran Teatro del Liceoko opera-denboraldira eta Oviedoko Campoamor antzokira itzuliko da artista, eta Madrilgo Teatro Real antzokian eta Basileako Operan debutatuko du. Halaber, kontzertuak eskainiko ditu Parisko Radio Franceren orkestrarekin, Berlingo Deutsche Oper orkestrarekin eta OSCYLrekin. Aurreko denboraldietan, Frankfurteko Operan, Komische Oper Berlin operan, Hannoverreko Operan, Düsseldorfeko Operan, Valentziako Palau de Les Artsen, OLBEn, Zarzuela Antzokian eta Tenerifeko Operan aritu da Artaza. Mezzosopranoak errezitaldiak eskaini ditu Schubertiadan, Juan March Fundazioan eta Arriaga Antzokian, besteak beste.