César Coca

Kazetaria eta maisua

César Coca kazetaria eta irakaslea da, eta kultur informazioaren alorrean aritzen da 1997az geroztik. El Correo egunkarian egin du bere ibilbide osoa; Territorios gehigarrien arduradun izan zen bertan. Hainbat eta hainbat erreportaje eta elkarrizketa egin ditu konpositore, zuzendari eta instrumentistekin, eta Miguel de Unamuno saria irabazi zuen «García Márquez canta un bolero» saiakerarekin. Musikak Kolonbiako Nobel saridunaren bizitzarekin eta obrarekin duen lotura aztertzen du lan horretan. 2017az geroztik Musika-Música jaialdian hartzen du parte, diziplina hori zinemarekin eta literaturarekin lotzen dituzten saioetan, 2019tik Patricia Sojo musikologoaren lankidetzarekin.