Collegium 1704

“Finean, egitarau bikaina eta berritzailea, errepertorio honetan aditua den talde batek interpretatua. Espero dugu egitarau horrek aukera ematea gure aretoetan neurri horretako obren estreinaldiak egiteko. Izan ere, nolabait, maisu handien artean ezagunagoak diren beste lan batzuen mesedetan baztertuak geratu izan dira. Ez dirudi zaila denik, maila horrelako maisuak tartean egonda”.

(Bachtrack)

Praga Collegium 1704 orkestra barrokoa eta Collegium Vocale 1704 ahots taldea Václav Luks klabezin jotzaile eta zuzendariak sortu zituen 2005ean, Bach – Praha – 2005 proiektua zela eta. Harrezkero, Pragako Udaberriko Jaialdian parte hartu dute aldizka.

2007tik, Collegium 1704 ohiko gonbidatu bihurtu da Europa osoko jaialdietan. 2008an Music Bridge Prague – Dresde kontzertu sortaren sorrera ikusi zuen. Bi hirien arteko lotura kultural aberatsak berritu zituen ekimen horrek. 2012an, Magdalena Kožená, Vivica Genaux eta Bejun Mehta bakarlari ezagunekin elkarlanean, Collegium 1704 izeneko bigarren kontzertu sorta bat egin zuten Rudolfinumen. 2015eko udazkenetik aurrera, bi kontzertu sortek bat egin zuten Pragan eta Dresden egindako denboraldi bakarrean.

Nazioarte mailan lortutako arrakasta opera ikuskizunei esker sendotu egin zen: hala nola, Handelen Rinaldo, Operako Nazioarteko Sarirako izendatutako Josef Myslivečeken l ‘Olimpiade eta gaur egungo garaietara egokitutako Antonio Vivaldiren Arsilda, Regina di Ponto. Oraintsuko eta hurbileko kontzertuen artean honako hauek daude: Salzburgoko Jaialdia, Berlingo Filarmonikoa, Londresko Wigmore Hall, Theater an der Wien, Vienako Konzerthaus, Luzernako Jaialdia, Bruselako BOZAR (Palais des Beaux- Arts), Varsoviako Chopin Jaialdia, Wratislavia Cantans, Utrechteko Oude Muziek jaialdi ospetsuan egonaldia eta Leipzigeko Bachfest.

2014an, Collegium 1704 eta Václav Luks Bejun Mehtarekin elkarlanean aritu ziren Gluck-en Orfeo ed Euridice operaren DVD proiektu batean eta BBC Two-ren “Mozart en Praga” izeneko dokumental batean, Ronaldo Villazón protagonista zuela. Bere grabazioek publiko orokorraren eta musika kritikarien etengabeko gorespenaz gozatu dute, Diapason d ‘Or, CD del mes, Editor’ s Choice eta Gramophone Magazineko Gramophone Awards sarietarako izendapena bezalako sariak irabaziz. Bestalde, mundu mailan aurkeztu zen J. D. Zelenkaren Missa Divi Xaverii eta Zelenkaren beraren sonaten grabazioek ospe handiko Diapason d ‘Or saria jaso dute.