Collegium Musicum Madrid 2013an sortu zen, Manuel Minguillón musikariaren zuzendaritzapean, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako ondare historiko musikala irizpide historizistekin berreskuratzeko eta ezagutarazteko asmoz.
Taldeak errepertorio zabala jorratzen du, hainbat garai estilistiko hartuz —Errenazimentutik Barrokoraino—, eta askotariko taldekatzetan: Carlos Mena, María Espada eta Filippo Mineccia bakarlari handiekin duoak osatuz edo opera-ekoizpenetan.
Collegium Musicum Madrid taldearen interpretazioak jatorrizko iturrietatik abiatzen dira beti, eta publikoari modu atsegin, hurbil eta iruzkinduan aurkezten zaizkio, teknika eta irizpide historizistak erabiliz. Hori dela eta, esperientzia integrala eta aldi berean dibulgatzailea eta hurbila dira haren kontzertuak.
Collegium Musicum Madrid erregulartasunez gonbidatzen dute jaialdi nazionaletara, eta Ondare Nazionalarekin eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin elkarlanean aritu ohi da Errenazimentuko eta Barrokoko Espainiako musika-ondarea erreskatatzen eta irudikatzen.
Collegium Musicum Madrid taldeak Per voi ardo grabatu zuen 2021ean, Carlos Mena kontratenor espainiarrarekin batera, eta Dicen que hay Amor bigarren diskoa 2023an, María Espada sopranoarekin batera. 2025ean, berriz, Capriccio grabatu zuen, Guillermo Turinarekin eta Daniel Garayrekin batera, eta Cantar a la guitarra, Fernando Ferrandiereren musika argitaragabearekin.