Daniel Oyarzabal

Organoa

Daniel Oyarzabalek ibilbide luzea egin du nazioartean, eta Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako 25 herrialdetan baino gehiagotan eman ditu kontzertuak. Musikari buruzko ikuspegi malgu baten jabe izanik, diziplina anitzeko jarduera profesionala du, artearen eta heziketaren arloko interesgune asko jorratzen dituena.

Klabeko zein organoko bakarlari gisa, antzoki eta agertoki garrantzitsuetan aritu da kontzertuan, hala nola San Petersburgoko Mariinski antzokian, Düsseldorfeko Operan, Tallinneko Estonia Concert Hallean, Lyongo Auditorioan, Bartzelonako Gran Teatre del Liceun, Madrilgo Errege Antzokian eta Auditorio Nazionalean eta Moskuko, Amsterdameko, Rotterdameko, Florentziako, Leongo eta Sevillako katedraletan, besteak beste. Gasteizen, Bilbon, Vienan, Hagan eta Amsterdamen egin ditu ikasketak. Oyarzabalek sona handiko sariak irabazi ditu; honako hauek, besteak beste: Prentsaren sari berezia Eivissako Musikari Gazteentzako Nazio Erakustaldian (1991), Erromako Nazioarteko Musika Lehiaketako lehen saria (1998), Nijmegen-eko (Holanda) Nazioarteko XIX. Organo Lehiaketako hirugarren saria (2002). Gaur egun, Espainiako Orkestra Nazionaleko organista nagusia da, eta Musika Garaikideen Konposizioko Graduko irakaslea Madrilgo Arte eta Ikuskizunen Unibertsitate Eskolan.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88