Emiliano González Toro

Zuzendaria

2025-2026 denboraldia bereziki bizia izango da Emiliano GONZÁLEZ TORO tenore, zuzendari eta zuzendari artistikoarentzat.

Vivaldiren Farnace antzeztuko du Madrilgo Teatro Real antzokian, Genevako BFMn eta Théâtre des Champs-Élysées antzokian, Monteverdiren L’Orfeo antzeztu aurretik Touno jaialdian eta Bilbon. Era berean, Berlingo Filarmonikoan egingo du debuta Bachen Meza si minorrean obrarekin, Raphaël Pichonen zuzendaritzapean, eta berriro Andrea Marconekin eta La Cetrarekin elkartuko da, Cimarosaren L’Olimpiade operan eta Haendelen Ariodante operan, bira europar batean.

I Gemelli taldearen buru, Lullyren Roland zuzenduko du —Mathilde Etienne-rekin elkarlanean—, Versaillesko Errege Operan. Proiektu horrek beste grabazio bat ekarriko du Gemelli Factory diskoetxearentzat. Zuzendari egoiliar izendatu dute Versailleseko Centre de Musique Baroque zentroan, eta aurtengo denboraldian behin baino gehiagotan zuzenduko ditu Chantres eta Maîtrise.

Aldi berean, programa berri bat aurkeztuko du biren artean: The Vivaldi Battle. Bertan, hainbat kontratenorerekin partekatuko du agertokia, veneziar konpositorearen ariarik ospetsuenen inguruan, Monakon, Lyonen, Genevan, Parisen eta Europako beste hainbat hiritan.

Emiliano González Toro suitzarra da, zuzendaria, ekoizlea eta Frovilleko Jaialdiko zuzendari artistikoa. Duela hogeita bost urte baino gehiago egin zuen debuta, Michel Corboz eta Gabriel Garridoren zuzendaritzapean, Genevan eta Lausanan. Orduz geroztik, hainbat zuzendarirekin kolaboratu du, honako hauekin, besteak beste: Raphaël Pichon, Christophe Rousset, René Jacobs, Ottavio Dantone eta Andrea Marcon. Bachen Pasioetan Ebanjelariaren rolen interprete ezaguna da. Halaber, rol protagonistak jokatu ditu Rameauren Platée eta Dardanus operetan, baita baritenoreen rol ugari ere Vivaldi eta Haendelen (Farnace, Giustino, Ariodante, Bajazet).