Galdós Ensemble ibilbide nazional eta nazioarteko aski aitortua duen musikari-taldea da, Iván Martín piano-jotzaileak 2011. urtean sortua. Barrokotik hasi eta gaur egungo joeretaraino orkestra txikirako edo talde instrumentalerako idatzitako musika interpretatzeko elkartu ziren, interpretazio historizista, erromantikoa eta joera garaikide berriak berdin-berdin errespetatuz eta taldea errepertorioek planteatzen dituzten premietara egokituz. Beren proposamen eszenikoak berotasun handiz jaso ohi dira. Horren erakusle da Musika-Música Jaialdirako berriki egindako Menottiren El Teléfono opera, kritika bikainak jaso dituena. Jaialdi eta sariketa nazional entzutetsuetan aurkeztu da, esate baterako, Bilboko Musika-Músican, Pereladako Jaialdian, Valldemossako Chopin Jaialdian, Musika Hedapenerako Zentro Nazionalean (MHZN), Kanarietako Musika Jaialdian, Medina del Campoko Nazioarteko Musika Astean, Ciutadellako Musika Jaialdian edota Pollençako Jaialdian; horrela, Espainiako geografian barna, areto garrantzitsuak bisitatu ditu. Hurrengo proiektuei begira, Europako eta Asiako hainbat herrialdetan aurkezpenak egitea aurreikusten dute.