Enrike Solinisek 2006an Bilbon sortutako Euskal Barrok Ensemble antzinako musika taldeak erabat modu pertsonalean lortu du musikaren nazioarteko panoraman lekua egitea. Haren disko lanek (Colores del Sur, baroque dances for guitar -Glossa 2013-, Euskel Antiqva, le legs musical du Pays Basque -Alia Vox 2015-) musikaren sustraiak arakatzeaz eta horietan sakontzeaz gain, proiektu guztiz berritzaileak aurkezten dituzte, oso garai desberdinetako musikaren inprobisazioari eta hori birsortzeari leku garrantzitsua eskaintzen diotenak. Hori guztia ikuspegi pertsonal argitik.
Musikari aurre egiteko modu honek aukera eman dio Euskal Barrok Ensembleri nazioarteko antzoki eta jaialdi garrantzitsuenetan aritzeko: Vienako Konzerthaus, Ludwigsburgeko Jaialdia, Fontfroideko Abadiako Jaialdia, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Musika-Música Bilbon, Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nazionala, Brujasko Konzertgebouw, Regensburgeko Jaialdia, Montreal Baroque, Sevillako Antzinako Musika Jaialdia, Flamenco Bïennale Nederland, NDR das Alte Werk, etab. Taldearen moldaerraztasunak hainbat proiektutan parte hartzeko aukera eman dio, hala nola Carlos Saura mitikoaren Jota filmean.