Fami Alqhai

Zuzendaria

Gramophone aldizkariaren arabera, Fahmi Alqhaik «viola da gamba potentzial gozoko lur berri batera eramaten du», A piacere bakarkako CD zoragarrian.

Sevillan jaio zen, aita siriarreko eta ama palestinarreko familia batean. Ventura Rico-rekin eta Vittorio Ghielmiy-rekin prestatu eta Jordi Savall-ekin lan egin ondoren, Alqhaik laster gidatu zuen bere ibilbidea bere taldera, Accademia del Piaceren. Munduko sari garrantzitsuak jaso ditu, baita musika historikoetatik kanpoko esparruetan ere; esaterako: Sevillako Flamenko Bienaleko bi Giraldillo. Bere biretan, hainbat auditoriotan eskaini ditu emanaldiak: Tokioko Oji Hall eta Vienako eta Berlingo Konzerthaus aretoetan; Berlingo, Koloniako eta Hanburgoko Filarmonikoetan, eta Madrilgo Auditorio Nazionalean. 2016ko Disko Onenaren Publikoaren GEMA saria (The Bach Album) izateaz gain, Alqhaik Sevillako Hiriaren Domina du eta FeMÀSeko zuzendari artistikoa da.