(BBC Music Magazin 2022)
Bakarlari gisa Jerusalemengo Negu Musikalaren jaialdian aritu da, Pradesko Pablo Casals jaialdian, Herkulessaal-en Municheko Orkestra Sinfonikoarekin (Max Bruch eta Peter I. Tchaikovskyren kontzertuak), Novosibirskeko Orkestra Sinfonikoarekin Nurembergeko Meistersingerhalle-n, Bernako Orkestra Sinfonikoarekin eta Renania-Palatinatua Estatuko Orkestra Filarmonikoarekin, besteak beste. Gainera, Zürcher Piano Trioko kidea da. Bere irrati eta CD grabazio ugariek ganbera-musikako beste talde askotan parte hartu izanaren fede ematen dute.
Bere ibilbidean zehar ospe handiko nazioarteko lehiaketa askotan saritu dute, hala nola Leopold-Mozart Lehiaketan Augsburgen, Vaclav-Huml Lehiaketan Zagreben, Genevako Nazioarteko Lehiaketan (CIEM), Rodolphe-Lipizer Lehiaketan Gorizian, Paganini Lehiaketan Genovan, edo ARD 2001 Lehiaketan Munichen.