Honako zuzendari hauen gidaritzapean lan egin ohi du: Jordi Savall, Ivor Bolton, Lionel Meunier, Marco Vitale, Ruben Jais, Jana Semerádová, Andreas Spering eta Alexis Kossenko. Jaialdi askotan aritu da: Espainian, Portugalen, Frantzian, Ingalaterran, Belgikan, Holandan, Alemanian, Italian, Austrian, Txekian, Suitzan, Estonian, Polonian, Norvegian, Marokon, Mexikon, Kolonbian, Estatu Batuetan eta Perun.
Haendelen Tamerlano operan Andronicoren papera interpretatu zuen Poznaneko operaren etxean, Les Ambassadeurs orkestra frantsesarekin eta Alexis Kossenkoren zuzendaritzapean. Arrakasta handia lortu zuen kritikaren eta publikoaren aldetik. Halaber, Giovanni Battista Marianiren La Lisarda operan Medororen papera egin zuen, Rogerio Goçalvesen zuzendaritzapean, Donaufestwochen (Austria). Varsoviako Ganbera Operan egin zuen debuta, Leonardo Vinciren Semiramide Riconosciuta operarekin, Ircanoren papera eginez, Marco Vitaleren zuzendaritzapean. Parisko Opéra-Comique antzokian ere aritu zen, Jordi Savallen zuzendaritzapean, Monteverdiren L’Orfeo obran Pastoreren papera eginez. Bestalde, Luis de Pabloren El Abrecartas operaren mundu mailako estreinaldian parte hartu zuen, El Comisario interpretatuz. Eta Corselliren Achille in Sciro operan pertsonaia nagusia interpretatu zuen. Azken bi horiek Madrilgo Errege Antzokian.
Bere azken agerraldien artean, Haendelen Orlando operaren pertsonaia nagusiaren papera nabarmentzen da, Madrilgo Errege Antzokian. Baita Finnish Baroque Orchestrarekin egindako bira, Haendelen Messiah operarekin.