Gwendoline Blondeel

Sopranoa

Namurreko IMEPn hezia eta Bruselako La Monnaie-ko Académie du Théâtre-k saritua, Gwendoline Blondeel Genevako Jeune Ensemble du Grand Théâtre taldeko kide egin zen. Gauzak horrela, 2019tik aurrera, jarraitu beharreko artistetako bat izan da. Urte horretan Froville Lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen.

2023-2024 urteak bereziki emankorrak izaten ari dira dira: Semire, Amour eta Polymnieren paperak Rameau-ren “Les Boréades” obran, Pariseko Théâtre des Champs-Élysées eta Amsterdameko Concertgebouw aretoetan. Azken horretan, György Vashegyi-rekin. Campraren “Requiem” lana, Pariseko Philharmonie-n, William Christie-rekin. Halaber, Gwendoline Blondeel-ek emanaldi ugari eskainiko ditu Versaillesko Errege Operan, bere ekitaldietarako leku kuttuna bihurtu delako. Besteak beste ondokoak abestuko ditu: Lullyren “Atys”, Christophe Roussetekin; Bachen Gabonetako Oratorioa. Valentin Tournetekin; eta Mozarten “Bahiketa harenean”, Gaétan Jarryrekin; Jonathasen papera Charpentierren “David et Jonathas”, Correspondances taldearekin; Sébastien Daucé, Jean Belloriniren ekoizpen berrian, Caengo Antzokian, Nancyren Operan, Pariseko Théâtre des Champs-Élysées antzokian eta Luxenburgoko Antzoki Handian.