Isabel Monar

Sopranoa

“Abeslariaren jarioak sendotasuna irabazi du erregistro zentralean. Hala ere, portamento, esfumado eta pianissimoetan garbitasunari eusten. dio. Buruan oso ondo kokatuta, abilezia handiko bertsioak egiten ditu”

(Opera World – Nazioarteko opera aldizkaria)

Valentziako kontserbatorioan ikasi zuen Ana Luisa Chovarekin. Operaren mundu zabalerako jauzia, bere jaioterriko antzokian, Valentzian hasi zuen. Une horretatik aurrera, bere kantuak Espainiako eta atzerriko (Laussanne, Geneva, Berna, Marseilla, Paris, Milan, Venezia, New York, Los Angeles, Boston, Washington D.C., Chicago, Mexiko D.F., Manchester, Leeds, Edinburgo, Viena, Amsterdam, Hanburgo) hiri askotako eszenatoki nagusietara eramango zuen.

Musika mota hainbatetara moldatzeko erraztasunak garai eta estilo ezberdinetako operak eta musika sinfonikoa interpretatzeko aukera eman dio, abeslari honen ibilbidearen sendotasuna erakutsiz. Aipagarrienetako batzuk honako hauek dira: Mozart, Haendel, Beethoven, Haydn, Gluck, Donizetti, Puccini, Rossini, Wagner, Poulenc, Ravel, Falla, Strauss, Schoeck, Bach, Vivaldi, Pergolesi, Purcell, Martin y Soler, Mendelsshon, Schuman, Mahler, Bruckner eta Usandizagaren lanak interpretatuz. P. Maag, Sir N. Marriner, S. Mas, J. Pons, C. Hogwood, F.P. Decker, Paul McCreesh, A. Ros Marbà, J. López Cobos, M. Haselböck eta Lorin Maazel zuzendariekin aritu da.