““…Itsaso Sainz de la Maza pianista bizkaitarrak, begirada konplize batez, ezin hobeto lortzen du soinu eta erritmo aldakorrak eta beti kulunkariak adieraztea, goitik behera atsegina gertatzen den obra batean.”
(Germán García Tomás – Melómano Digital)
Goi-mailako ikasketak Escola Superior de Música de Catalunya (Bartzelona) ikastetxean egin zituen, Vladislav Bronevetzky irakaslearekin. Ondoren, Suitzara joan zen, eta Hochschule Luzern – Musik (Lucerna) eskolan ikasi zuen, Hiroko Sakagami irakaslearekin.
Kontzertuak eman ditu hainbat agertokitan, bai Katalunian (Palau de la Música Catalana, Bartzelonako L’Auditori, Lleidako Auditori Municipal Enric Granados), bai Euskadin (Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, Kursaal Elkargunea), baita Parisen, Suitzan (Lucerna eta Berna), Kazakhstanen (Astana) eta Errusian ere (San Petersburg eta Mosku).
Erakunde askorekin egin du lan: Bilboko Orkesta Sinfonikoa (BOS), Euskadiko Orkestra (EO), Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC), Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa (OSPA), Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Gustav Mahler Jugendorchester (GMJO), besteak beste.
Gaur egun, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakaslea da, eta kontzertu-jarduerarekin bateratzen du zeregin hori.