(El País)
Duela 15 urte La Ritirata sortu zuen, eta Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioko irakaslea izan da 15 urtez. Espainiako eta nazioarteko lehiaketetan 13 sari baino gehiago jaso ditu. Josetxu Obregon Bilbon jaio zen, goi mailako eta graduondoko ikasketak egin zituen biolontxeloan, ganbera-musikan eta zuzendaritzan. Eta kalifikazio bikainenak lortu zituen Espainian, Alemanian eta Holandan. Han biolontxelo barrokoko ikasketak egin zituen Hagako Koninklijk Conservatoriumean, eta Anner Bylsma maisuarekin ere harremanetan egon zen.
Kontzertu ugari eman ditu Europa, Amerika eta Asiako 24 herrialde baino gehiagotan. La Ritiratarekin 14 CD grabatu ondoren, 2022an CelloEvolution (Glossa) bere bakarkako lehen albuma argitaratu zuen, International Clasical Music Awards eta Opus Klassik Awards sarietarako izendatua izan zena. Sebastian Klotzen 1740ko jatorrizko biolontxeloa, XIX. mende hasierako biolontxelo tiroldarra eta 5 sokako biolontxelo piccoloa jotzen ditu normalean.