Josu de Solaun

Pianoa

“Nazioarteko prentsak bere “soinuaren zentzu poetikoa, ikuspegi artistiko ausarta eta trebetasun bertutetsu bikainak” goraipatzen ditu, “interpretatzen dituen lanen zerbitzura erabat”

(Nikolaus Frey, Fuldaer Zeitung)

Ondoko hauek irabazi dituen Espainiako musikari bakarra da: George Enescu Nazioarteko Piano Lehiaketako 1. saria, Pragan ospatutako Europar Batasuneko I. Nazioarteko Piano Lehiaketako 1. saria eta José Iturbi Nazioarteko XV. Piano Lehiaketako 1. sari handia. 1999tik 2019ra Estatu Batuetan bizi izan zen eta Manhattan School of Music-eko graduatua da. New Yorken, nagusiki, Nina Svetlanova eta Horacio Gutiérrez izan ziren bere irakasleak. Eta Madrilen, Ana Guijarro eta María Teresa Naranjo. Ondoko orkestrekin aritu da: Mariinsky Antzokiko Orkestra, Veneziako Fenice Orkestra, Dublingo RTE Orkestra, Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Mexiko Hiriko Orkestra eta Espainiako eta Errumaniako orkestra ia guztiak.

Bere diskografia zabalaren barruan Enescuren pianorako lan osoak daude, (NAXOS). International Classical Music Awards (ICMA) sari ospetsua jaso du: 2021ean, ganbera musikaren kategorian, eta 2023an, bakarlari onenaren saria, “Haydn piano sonatas” diskoarekin.