Teheranen (Iran) jaio zen, eta Reza Ghasemi eta Kayhan Kalhor izan zituen irakasle. 14 urterekin Quebecera joan zen, eta sitarra jotzen ikasten jarraitu zuen, bai eta konposizioa ikasten ere, Gilles Tremblayrekin. 1998an, Constantinople taldea sortu zuen Ziya anaiarekin batera, eta 10 album baino gehiago grabatu ditu harekin. Kanadan, Europan, Ekialde Ertainean eta Mexikon aritu da, eta MediMuses, Radio Canada eta Nouvel Ensemble Moderne eta beste proiektu eta erakunde batzuetan kolaboratu du.
Kanadako Arteen Kontseiluaren eta Quebeceko Arte eta Letren Kontseiluaren dirulaguntzak jaso ditu. Montrealeko Arte Kontseiluko Musika saileko buru da.