Loreto Aramendi

Clavecinista

Donostiako Koruko Andre Maria basilikako Cavaillé-Coll (1863) organoaren organista titularra eta kontzertista da nazioarte mailan. Errezitaldi ugari eskaini ditu nazioarteko jaialdietan, hala nola, Estatu Batuetan, Japonian, Txilen, Argentinan, Kanadan eta Europa osoan; eta ondoko aretoetan jo du: Tokyoko Opera City Hall, Madrilgo Auditorio Nazionala (Bach-Vermut), Parisko Notre Dame, Saint Sulpice, Reykjavikeko Hallgrímskikja, New Yorkeko Saint Patricks Cathedral, Westminsterko Abadia, Radio France edo Stavangerreko Auditorioan, besteak beste.

Hiru CD bikoitz argitaratu ditu, Koruko Andre Maria basilikako Cavaillé-Coll organoarekin grabatuak. Horretaz gain, honako disko hauek plazaratu ditu: “Transcriptions”, Rouengo Saint Ouen Abadiako Cavaillé-Coll handian, Louis Robilliarden transkripzioekin; “Orlos, Clarines y otros Nazardos”, Salamancako Katedralean eta Santanyiko Jordi Bosch organoarekin.

Organogintzaren munduan interesatuta, esparru honetan sartu zen, konponketa eta zaharberritze-proiektuetan aktiboki parte hartuz eta lankidetzan jardunez.

Organo ikasketak egin zituen Baionako Conservatoire National Regional delakoan, Bernadette Carraurekin; eta Urrezko Domina eta Lehen Saria lortu zituen Hobekuntza zikloa amaitzean.

Lyonera lekualdatu zen eta bertoko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (CNSMD) sartu zen. Bertan, Jean Boyer, Louis Robilliard eta J. Von Oortmersenekin lan egin zuen, eta lehen saria lortu zuen “Mention trés bien” aipamenarekin eta Goi Mailako Ikasketen Diploma Nazionala Lartundo organoaren espezialitatean.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean aritu da hainbat urtez. Kontzertuak eskaintzen ditu bakarlari gisa eta hainbat talderen barruan, hala nola organista, pianista eta klabezinista bezala, bere errepertorioa garai eta estilo guztiak bilduz.

Psikologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Gaur egun Donostiako Francisco Escudero kontserbatorio profesionaleko irakaslea da.

Bere hurrengo konpromisoen artean, Estatu Batuetan eta Japonian birak egingo ditu, eta ondoko herrialdetan kontzertuak eskainiko ditu: Ingalaterra, Frantzian, Norvegia, Austria, Eslovakia, Errusia, Alemania, Polonia, Luxenburgo, Suitza, Italia eta Espainia.

www.loretoaramendi.com