(Scherzo aldizkaria, Enrique G. Revilla).
Lucas Maciasek Buenos Aireseko Colón Antzokian debutatu zuen, zuzendari gisa, 2014an. Oviedo Filarmoniako zuzendari titularra da 2018tik eta Ciudad de Granada Orkestrako zuzendari artistikoa 2020tik, bai eta ROSSekoa ere, aurtengo denboralditik. Maciasek talde entzutetsuak zuzendu ditu; Suediako Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Lausanako Orchestre de Chambre, Parisko Orchestre, Genevako Orchestre de Chambre, Staatskapelle Dresde, Buenos Airesko Orkestra Filarmonikoa, Het Gelders Orkest, Espainiako Orkestra Nazionala eta Euskadiko Orkestra, besteak beste. Duela gutxi, Dubaiko InClassica International Music Festival jaialdian debutatu du, bai eta Milango Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan ere.
Bere ibilbide bikainean, munduko oboe-jotzaile nagusietako bat izan da, eta, horri esker, bakarlari aritu da Amsterdamgo Concertgebouweko Errege Orkestran eta Luzernako Jaialdiko Orkestran. Gainera, Claudio Abbadoren Mozart Orkestraren kide sortzailea ere bada.
Bederatzi urterekin hasi zituen musika-ikasketak, eta, geroago, Heinz Holligerren oboe-gelan onartu zuten Friburgoko Unibertsitatean. Ikasketak Berlingo Filarmonikako Karajan Akademian eta Genevan jarraitu zituen, Maurice Bourguerekin. Abbado maisuarekin batera, grabazio askotan hartu du parte, Deutsche Grammophon, Claves Music eta EuroArts diskoetxeentzat. Mark Stringerrekin zuzendaritza-ikasketak egin zituen, Vienako Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean.