Lucía Caihuela

Sopranoa

Madrilen jaioa, Lucia bere amarekin eta amonarekin etxean kantatuz hazi zen, Sonrisas y lágrimas filmaren abestietatik hasi eta Lavapiésko bizargintxoa zarzuelaraino, Beatles taldearen zein West Side Story musikalaren kantak tartean. 19 urte zituela, Madrilgo Arturo Soria Kontserbatorioan Erdi Mailako ikasketak osatu zituen, gero Herbehereetara aldatu eta Conservatorium van Amsterdamen “cum laude” graduatu zen kantu historikoko goi-mailako ikasketetan, Xenia Meijerren tutoretzapean.

Lucia ohiko kolaboratzailea da honako hauetan: The Netherlands Bach Society, Collegium 1704, L’Apothéose, Al Ayre Español, El Afecto Ilustrado, La Guirlande, Sevillako Orquesta Barroca eta La Grande Chapelle, besteak beste. Horretaz gain, Espainiako eta Europa osoko areto eta jaialdi ospetsuetan abestu du. Bere grabazio berrienen artean, Handelen ariekin osatutako disko berria nabarmendu behar da. L’Apothéose Ensemble orkestrarekin grabatutako disko hori 2024an merkaturatuko da.

Luciak Italiako madrigalak, opera barrokoa eta Frantziako “mélodie” ditu gogoko, eta bere konpositore gustukoenen artean ondokoak daude: Claudio Monteverdi, Hildegard von Bingen eta Maurice Ravel. Kantatzen ez duenean, Luciak esgrima egiten du, argazkiak ateratzen ditu, bizkotxoak egiten ditu edo antzinako altzarien kuxkuxean ibiltzen da.