(El Mundo egunkariaren El cultural gehigarria)
Beharrezko askatasunaren azentuez gain, bere piano-teknika bertutetsuak soinu-koloreen hedapen eta emozio- zein bizitasun-inflexio bilakatzen ditu bere interpretazioak. Eta entzulegoa konplexutasun ororen gainetik altxatzen dute, intuizio adierazkor baten kornukopiaz gozatzeko.
Bere ibilbidean zehar honako hauek zuzendu dute: José Ramón Encinar, Antoni Ros Marbá, Günther Neuhold, Wilson Hernanto, Kazuki Yamada, Jean-Jacques Kantorow, Peter Fraas, David Lockington, Alexis Soriano, Enrique García Asensio eta Carlo Rizzi. Eta honako hauekin jo du: Bartzelonako Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala, Galiziako Errege Filharmonia, Asturiasko Printzerriko Sinfonikoa, Sinfonia Varsovia, Euskadiko Sinfonikoa eta Bilbokoa, RTVEko Sinfonikoa, Parisko Ensemble Orchestral eta Kanazawakoa, eta Budapesteko Franz Liszt eta Mannheimgo ganbera orkestrak.
Espainiako errepertorioan aditu handienetakotzat jotzen dute. Mirare zigiluarekin Chopin, Soler, Granados eta Falla (Clásica aldizkariaren Diapason D´or eta urteko Choc sariak) handien omenez argitaratutako grabazioen ondorioz, Espainiako berpizkunde musikalean aditutzat hartu dute Frantziako kiritikoek.