(Scherzo, 2023)
Mandelring laukotea bere adierazkortasunagatik nabarmentzen da, soinu homogeneo eta garden apartagatik eta musikaren esentziaren bilaketa irmoagatik. Fono Forum argitalpen ospetsuak munduko sei laukote onenen artean kokatzen du. 1983an sortua, Viena, Paris, Londres, Salzburgo, Vancouver eta New York bezalako munduko musika gune nagusietan aritu ohi da, baita Madrilgo Errege Jauregian, Palau de la Música Catalanan eta Granadako Jaialdian ere bai.
Sari eta CD ugarik bere kalitate bikainaren eta errepertorio zabalaren lekuko dira. Shostakovichen kuartetoen grabazio integrala, kritikaren ustez erreferentziatzat hartzen dena, eta Mendelssohn eta Brahmsen harirako ganbara-lan osoarena, oihartzun handia izan du nazioartean.
Mandelring laukoteak Hambacher Musikfest jaialdia sortu eta zuzendu zuen, urtero mundu osoko ganbera-musikazaleak biltzen dituena. 2010etik bere kontzertu ziklo propioa du Berlingo Filarmonikoan.