Mathilde Etienne

Sopranoa

Mathilde ETIENNE frantses-literaturan, antzerkian eta kantu lirikoan lizentziaduna da, eta antzinako musikaren defentsan espezializatu da.

Sopranoa da eta bere tinbre atseginagatik eta intentsitate dramatikoagatik goraipatu dute. Antzoki askotan aritu da: Théâtre des Champs-Élysées, Toulouseko Capitole, Madrilgo Teatro Real, Nanteseko Opera, Tourseko Opera, Lilleko Opera, Bordeleko Grand Théâtre, Metzeko Arsenal, Comédie-Française… Aktorea ere bada, eta antzerkian aritzen da, bai eta zineman eta telebistan ere.

2009an, Bizeten Carmen operarekin debutatu zuen eszena-zuzendaritzan; 2011n, Verdiren Macbeth eta Lullyren Atys operak kantatu zituen, 2015ean, Te Recuerdo musika-ikuskizuna idatzi, interpretatu eta zuzendu zuen.

Haren ekoizpenek txalo ugari jaso dituzte prentsarengandik, eta jendearen babesa jaso dute: Monteverdiren L’Orfeo, Il Ritorno d’Ulisse in patria eta L’Incoronazione di Poppea eta Cacciniren Alcina. Antzerkirako ere bi sormen-lan egin ditu publiko gaztearentzat: Les deux amis, La Fontainetik abiatuta, eta L’îlemystérieuse, Jules Vernetik abiatuta.

Emiliano Gonzalez Tororekin batera I Gemelli taldea eta Gemelli Factory diskoetxea sortu zituen, eta haren zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia bermatzen du. Haren grabazio eta kontzertuek prentsaren goraipamenik handienak jaso dituzte, eta, aldi berean, publikoaren atxikimendu handia. Aurtengo denboraldiak barne hartzen ditu Vivaldiren Farnace operaren ekoizpen erdiantzeztua (Théâtre des Champs-Élyséesen, Madrilgo Teatro Realen eta Genevako BFMn), L’Orfeoren errepikapena Bilbon eta Monteverdiren Vísperas Atenasen.

2026an programa berriak estreinatuko dira: Todos los perfumes del Líbano eta The Vivaldi battle biran, eta Lullyren Roland Versaillesko Errege Operan. Azken hori Gemelli Factoryrekin argitaratuko da diskoan, CVS diskoetxearentzat Cacciniren Alcina argitaratzearekin batera.