Musbika Ensemble

Musbika 2016an sortutako musika konpaina da, musika topagune, emozio eta hurbiltasun gune gisa ulertzen duena, etiketarik eta oztoporik gabe.

Musbika Ensemble proiektuaren bidez, zorroztasun artistikoa, sentsibilitate eszenikoa eta gaur egungo begirada uztartzen dituzten proposamenak garatzen ditu konpainiak.

Proposamen horiek kontzertu instrumentalak, ikuskizun dramatizatuak eta familia-proiektuak biltzen dituzte.

Musbikak erreferentziazko jaialdi eta zikloetan hartu du parte, hala nola Bilboko Gau Zuria eta Musika-Música jaialdietan, Arabako Antzinako Musikaren Astean, Ordiziako Barroko Aire jaialdian eta Gasteizko Martes Músicos jaialdian, baita beste kultur programazio batzuetan ere.