Naroa Intxausti

Sopranoa

2003an egin zuen debuta Bastiana pertsonaiarekin, eta hainbat sari irabazi ditu nazioarteko lehiaketetan.

Stadttheater Gieβen antzokiko bakarlari gisa, Naroak rol hauek interpretatu ditu: Galatea, Susanna, Annchen, Musetta, Poppea, Ilia, Donna Anna, Berenguera, Servilia, Linda, Zulema (Conquista di Granata), Zaira eta Anna (Dame blanche).

Kontzertu-interprete oso eskatua da, errepertorio zabala duena: 9. sinfonia, Messiah, Weihnachtsoratorium, Die Jahreszeiten, Elias, Exsultate Iubilate, Kronungsmesse eta Bach-en hainbat kantata, besteak beste.

Zuzendari ugari izan ditu lankide, hala nola Guettler, Hofstetter, Mena, Rousset, Halffter eta Nielsen, baita eszenako hainbat zuzendari ere, hala nola Del Monaco, Mussbach, Sagi, Horakova, Kovalik, Azorin eta Bieito. Hartutako konpromisoek OLBEra, Liceura, Berlineko Philharmoniera eta Konzerthausera, Alte Oper Frankfurtera, Kammeroper Schloss Rheinsbergera, Palau de la Música Catalanara eta Staatstheater Saarbruckenera eraman dute, eta Ludwigsburgeko eta Schwetzingeneko jaialdietara.

Duela gutxi Schopfung, Petite Messe Solennelle eta Messiah interpretatu ditu, HR Sendesaal Frankfurten; Suor Genovieffa eta Nella, OLBEren Tritticon; Lobgesang, NOSekin, eta Orfeo ed Euridice, Pina Bauschen Gluck Fespieleko eszenaratze txalotuan.

Oberto opera grabatu du Oehms zigiluarentzat. Bere lehen bakarkako CDa («Lorca de amor y muerte») plazaratu berri du Naroak. Federico García Lorcaren testuekin sortu du lana, Aurelio Viribay piano-jotzailearekin batera.