(Scherzo, Michael Thallium, 2023)
1987an sortu zen, Madrilgo Erkidegoko Kultura, Turismo eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Proiektu zein arte-zikloen bidez parte hartzen du ORCAM Madrilgo Erkidegoko Oskestrak, hainbat erakundetan. Nabarmentzekoa da Espainiako Musika Auditorium Nazionalean egiten duen Ziklo sinfoniko korala eta ohikoa da ondoko hauetan ere parte hartzea: Canal Fundazioan, Canaleko Antzokietan eta Escorialeko San Lorentzo Auditoriumean. Baita Madrilgo Erkidegoko jaialdi eta hainbat ekitalditan ere. Era berean, ORCAM Zarzuela Antzokiaren orkestra titularra da 1998az geroztik. Genero hori bere identitate-zigilu bihurtu du. 2021eko irailetik, Marzena Diakun da bere zuzendari artistikoa. Aurretik, Miguel Groba (1987-2000) –egungo zuzendari emeritua –, Jose Ramon Encinar (2000-2013) –oraingo ohorezko zuzendaria– eta Victor Pablo Perezen (2013-2021) gidaritzapean jardun zuen orkestrak. Espainiako mugetatik kanpo, munduko antzoki garrantzitsuenetako batzuetan ere aritu da, hala nola New Yorkeko Carnegie Hallen edo La Fenice antzokian, baita Latinoamerikako eta Asiako hainbat jaialditan ere. Saio horietarako, honako hauek gonbidatu dituzte zuzendari-lanetan jarduteko: Leopold Hager, Lorin Maazel edo Jesús López Cobos, besteak beste.