Orquesta Sinfónica de Galicia

Galiziako Orkestra Sinfonikoa (OSG) 1992an sortu zuen Coruñako Udalak, eta Opera Jauregian du egoitza. Espainian proiekziorik handienetakoa duen taldea da, eta nazioarteko marka, YouTubeko kanalari esker, besteak beste. 2023-2024 denboralditik, Roberto González-Monjas du zuzendari titular; Víctor Pablo Pérez, ohorezko zuzendari, eta José Trigueros, zuzendari elkartu. Pésaroko Rossini Jaialdian (2003–2005) eta Coruñako Mozart Jaialdian orkestra egoiliarra izan da 1998tik, eta jarduera bizia du nazioan zein nazioartean: birak Alemanian eta Austrian, bira Hego Amerikan (2007), debuta Vienako Musikvereinen (2009) eta kontzertuak Arabiar Emirerrietan (2016). Classical: NEXT Innovation Award (2015) sarirako izendatu zuten, eta Arte Ederren Errege Akademia Galegoaren Urrezko Domina eta Cultura Galega da Música saria (2010) jaso zituen. Coruñako Udalak, Galiziako Xuntak eta Coruñako Aldundiak finantzatzen dute OSG.