Orquesta Sinfónica de la Región de Murcia

“… lehen denboran erakutsitako indar horrek ikusleengan sentsazio pozgarria utzi zuen. Horiei Valdés maisuak adierazi zien OSRMren kalitate musikala gorenekoa dela eta Murtziako Komunitateko ondare kultural eta artistiko garrantzitsu eta esanguratsuenetako bat bezala babestu behar dela”

(José Antonio Cantón (Scherzo)

Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa Fundazioa (OSRM) 2002an eratu zen, eta bere ibilbidean zuzendari titular izan ditu José Miguel Rodilla (1996-2012) eta Virginia Martínez (2012-2023) – egungo Ohorezko Zuzendaria –. Vedernikov, Heras-Casado, Dirk Vermeulen, Maximiano Valdes, Nuno Coelho eta Paul Goodwinen gidaritzapean ere jarri da, besteak beste.

Ospe handiko bakarlariekin lan egin du: Mischa Maisky, Montserrat Caballé, Joaquín Achúcarro, Pablo Sáinz-Villegas, Hermanas Labèque, Coro Nacional de España, etab. Murtzian, Cartagenan eta Águilasen ziklo bana eskaintzen du, baita Eskola Kontzertuak eta Familia Kontzertuak ere, musika klasikoa haurrei hurbiltzeko. Birak eta emanaldiak egin ditu Teatro Real, Auditorio Nacional, Villamarta de Jerez, Baluarte de Pamplona, Cervantes edo Theatre de Londres antzokietan. Fundazioak, gainera, Gazteen Orkestra eta Hautagaien Orkestra biltzen ditu, eta txiki-txikitatik talentuaren prestakuntzarekin eta proiekzioarekin duen konpromisoa indartzen du.