“Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren proposamena oso interesgarria izan da, bai konpositoreen eta obren espektroa ireki digulako, baita interpretazio hunkigarria egiten duelako”.
(Enrique Bert, “Platea Magazine” aldizkaria, 2023)
1879an Pablo Sarasatek sortua, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (NOS) Espainiako panorama sinfonikoan jardunean dagoen talderik zaharrena da. Baluarte Fundazioaren barruan dago eta Foru Komunitateko orkestra ofiziala da. 140 urte hauetan, Espainiako zein atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi nagusietara gonbidatu dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Gaur egun, abonu kontzertuen denboraldi bat egiten du urtero Iruñeako Baluarte Auditorioan, Tuterako Gaztambide Antzokian eta Tafallako Kultur Zentroan; eta gizarte eta hezkuntza alorretan gogotsu lan egiten du Foru Erkidego osoan.