Patricia Sojo

Musikologoa

Patricia Sojok biolineko ikasketak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan eta Musikologia ikasi zuen Oviedo eta Sheffield-eko unibertsitateetan. Zortzi urtez lan egin zuen Bilboko Sozietate Filarmonikoan. Tourmanager lanetan ibili zen Primusic kontzertu-agentzian, eta Akal musika bildumaren itzulpena egin zuen. Nazioarteko hainbat musika jaialditan parte hartu du, hala nola, Bogotako bigarren Bogotá es Mozart Nazioarteko Musika Jaialdian eta Brasov-eko Ganbera Musika Jaialdian, eta artikuluak idatzi ditu hainbat komunikabidetarako (esaterako, Periódico Bilbao egunkarirako eta Sozietate Filarmonikoaren Buletinerako). Bitarteko irakasle titularra izan da Cádizko Unibertsitatean, Berlin Digital Concert Hall kontzertuak aurkeztu ditu Guggenheim museoan eta kolaboratzaile gisa parte hartu du Radio Clásica irratiko La Dársena saioan. Horrez gain, Konpartitu proiektuan ere lan egin du. Bi urte eta erdiz, gastronomiaren munduan murgildu zen eta harreman publikoen arloan lan egin zuen Martin Berasateguik Guggenheim Museoan duen jatetxean. Bidaiak antolatu ditu Europako jaialdi eta auditorio onenetara, besteak beste, hauetara: Luzerna, Salzburgo, Glyndebourne, Aldeburgh, Schwarzenberg, Viena, Milan, Londres, Paris, Munich, Hanburgo, Baden Baden, Berlin, Amsterdam, Zurich eta Lofoten uharteetako jaialdiak. Gaur egun, zuzendari-lanetan ari da Bilbao House Concerts aretoan.