Perry So

Zuzendaria

Perry Sok (Hong Kong, 1982) goiz jaso zuen musika-prestakuntza pianoan, organoan, biolinean, biolan eta konposizioan. Yaleko Unibertsitatean lizentziatu zen eta Baltimoreko Peabody Institutean egin zituen zuzendaritza-ikasketak. Lehen saria eta sari berezia jaso zituen San Petersburgoko Zuzendaritzako Nazioarteko Prokofiev V. Lehiaketan. Ondoren, Hong Kongeko Filarmonikako zuzendari-laguntzaile eta zuzendari elkartu izendatu zuten. 30 orkestra baino gehiago zuzendu ditu mundu osoan, horien artean San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoa, Galesko Orkestra Nazionala, Zeelanda Berriko Orkestra Sinfonikoa, Shanghaiko Orkestra Sinfonikoa, Hagako Residentie Orkest eta Londresko Orkestra Filarmonikoa, bai eta Espainiako dozena erdi orkestra ere. 2022ko irailaz geroztik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular eta artistikoa da.