Quatuor Van Kuijk

Nicolas Van Kuijk biolina, Sylvain Favre-Bulle biolina, Emmanuel François biola, Anthony Kondo biolontxeloa

“…Nicolas Van Kuijken gidaritzapean, oso batuta daudela erakutsi zuen laukoteak, eta entzuleak hasieratik txundituta utzi zituzten K458 Hunt Quartet-en irekiera soinu alaiarekin… Lehen mugimenduak aurrera egin ahala (…) elkarrekin egindako lan bikain koordinatuak lehen biolinaren tonu gozo eta ñabarra bultzatu zuen… berehala nabaritu zen bizirik dagoen taldea dela, Mozarten partitura interpretatzeko erakutsitako adimenagatik zein edertasunarengatik”

(Steve Moffat, Limelight, 2023)

Van Kuijk laukoteak sona handia dauka nazioarte-mailan. Izan ere, erregulartasunez jarduten du ondoko leku hauetan: Londresko Wigmore Hall, Sage Gateshead eta Snape Maltings; Parisko Filarmonikoa, Louvreko Auditorioa, Les Champs-Élysées Antzokia eta Salle Gaveau; Zuricheko Tonhalle; Vienako Wiener Konzerthaus eta Musikverein; Amsterdamgo Het Concertgebouw eta Muziekgebw aan ‘t IJ; Berlingo Filarmonika eta Konzerthaus; Koloniako Filarmonika; Hamburgoko Elbako Filarmonika; Lisboako Gulbenkian… eta, beste batzuen artean, BBC Proms, Aldeburgh, Edinburgh, Verbier, Aix-en-Provence bezalako jaialdietan.

Joan den denboraldian taldeak hamar urte bete zituen. Hori ospatzeko, nazioarte mailan hainbat estreinaldi entzutetsu egin zituen. Hala nola, ondoko tokietan: DCko Library of Congress, Sydney Opera House, Melbourne Recital Centre eta Adelaidako UKARIA. Ipar Amerikara itzultzea ere suposatu zuen 2023-2024 denboraldiak. Izan ere, Carnegie Hallen estreinaldia egin zuten, bira baten barruan. 2015-2017 denboraldiko BBC New Generation Artists eta 2017-2018 denboraldirako ECHO Rising Stars izendatu zituzten.