Valentzian jaio zen, eta hirian bertan amaitu zituen piano- eta kantu-ikasketak, Joaquín Rodrigo Goi-mailako Kontserbatorioan. Martina Francako (Bari, Italia) Accademia italiana de belcanto, Rodolfo Celletti akademiako kide izan zen, eta hantxe sakondu zituen bere ikasketak. Valentziako Palau de les Arts Opera Antzokiaren abeslarientzako Plácido Domingo hobekuntza-zentroko kide izan zen bi urtez. Ganbera-talde ospetsu ugaritan abestu du; hauek daude tartean: Amystis cor de cambra, Harmonia del Parnàs, Capella de Ministrers, Abchordis Ensemble, Les Sacqueboutiers, Cappella Mediterranea, Euskal barrokensemble eta Capilla Real de Madrid. Grabazio ugari egin ditu diskoetxeekin; esate baterako, Brilliant Classics-ekin eta Ibs Classical-ekin. 2015etik De Soprano y Arpa izeneko talde egonkorra osatzen du Úrsula Segarra harpa-jotzailearekin.