Trío Camelot

Trio Camelot nazioarteko taldeak partaide hauek ditu: Irina Muresan —biolina—, Daniel del Pino —pianoa— eta Elena Escalza —biolontxeloa—.

AEBko, Alemaniako eta Parisko nazioarteko unibertsitate ospetsuetan trebatu ondoren, musika-ibilbide sendoari ekin zioten, bai bakarlari gisa, bai ganbera-musikari gisa, eta errezitalak eta kontzertuak eskaini zituzten mundu osoko hainbat aretotan.

Irina Muresanu Atlantikoaren bi aldeetan ospe handia duen biolinista errumaniarra da, interprete handi, oso moldakor eta berritzaile gisa definitua. Biolin-lehiaketa handietan saritu dute, hala nola Montreal International, Queen Elisabeth eta Washington International sariketetan.

Daniel del Pino piano-jotzailea Libanon jaio zen, guraso espainiarrengandik, eta jaialdirik ospetsuenek gonbidatzen dute maiz. 2022an Albéniz domina jaso zuen Caprodónen, Albénizen Suite Iberia interpretatzeagatik. 2024an aurkeztu zen Cézanne Producciones zigiluarentzat eginiko bere Iberia diskoa.

Elena Escalza, Bilbon jaioa, Espainiako biolontxelo-jotzailerik nabarmenetakoa da, eta ibilbide luzea du nazioartean. Quiroga laukotearen kide sortzailea da. Birak egin ditu Italian, Alemanian, Ingalaterran eta Hego Amerikan, eta Espainiako jaialdi garrantzitsuetan hartu du parte, hala nola Musika Hamabostaldian, Leongo Nazioarteko Jaialdian, Sierra Musical Jaialdian…

TRIO CAMELOT taldeak duela urtebete pasatxo hasi zuen bere ibilbidea, eta, 2025eko denboraldian lortutako arrakasta dela eta, hirukoteak Espainiako, Frantziako, Errumaniako eta AEBko hainbat aretotan eskainiko ditu emanaldiak.

TRIO CAMELOTeko 3 kideek irakaskuntzarekin uztartzen dute beren kontzertu-jarduera; hain zuzen ere, Texas Tech Unibertsitateko, Maryland Conservatoryko eta Musikeneko irakasleak dira.