(A. Reverter / Scherzo)
Ganbera-musikaren munduari bereziki lotuta, Víctor del Valle biziki elkar lanean ari da hainbat talde eta bakarlari instrumentalekin, baina, zalantzarik gabe, bere anaia Luisekin batera egiten duen kontzertu-karrerari zor dio nazioarteko musika-panoraman duen proiekzioa. Piano-bikote bat osatzen dute, eta, ARD International Music Competition ospetsuaren irabazle izendatu ondoren, laster Europako ganbera-talde distiratsuenetako gisa aitortuak izan dira.
Hainbat musikarirekin partekatzen dute agertokia: Radovan Vlatkovic, Pablo Ferr, Reto Bieri, Ana María Valderrama, Cibrán Sierra (Cuarteto Quiroga), Miguel Colom, Carole Petitdemange (Cuarteto Ardeo), Raúl Benavent, Juanjo Guillem, Pasión Vega abeslaria… eta zuzendari hauekin: Juanjo Mena, Howard Griffiths, Guillermo García Calvo, Ralf Gothoni, André de Ridder, Pablo González…