VÍCTOR PABLO PÉREZ

Zuzendaria

40 urtez baino gehiagoz, Víctor Pablok zuzendari titular gisa jardun du Espainiako lau orkestratan (Asturiaseko Orkestra Sinfonikoan, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoan, Galiziako Orkestra Sinfonikoan eta Madrilgo Erkidegoko Orkestran). Gaur egun, lan handia ari da egiten zuzendari gonbidatu edo ohorezko zuzendari moduan (Tenerifeko eta Galiziako orkestrekin), eta operak, zarzuelak eta kontzertu sinfonikoak zuzentzen ditu Estatu osoan eta Europan. Era berean, Espainian egiten diren nazioarteko jaialdirik garrantzitsuenetan aritzen da, hala nola Santanderren, Donostiako Hamabostaldian, Pollençan eta Kanarietan.