(El Diario Vasco, 2019)
Vocalia Taldea 2000n sortu zuen Basilio Astulez zuzendariak. Emakumeen ahots taldea da, eta musika- zein ahots-eskakizunengatik normalean interpretatu ohi ez den errepertorioa jorratzearen aldeko apustua egiten du.
Gaur egun 40 abeslari ditu, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxatik etorritakoak. Esperientzia handia du abesbatzen munduan, eta programazio ausartengatik eta eszenaratze zainduagatik da ezaguna gaur egungo abesbatzen artean. Vocalia Taldeak emakumezkoen abesbatzetarako egitarau zabala interpretatzen du, garai klasikoetatik hasi eta euskal zein nazioarteko musika garaikideraino. Bere lehentasunetako bat musika berria sortzeko konpromisoa da eta, horregatik, abesbatza-lanak enkargatzen dizkie mundu osoko egileei eta horiek estreinatzen ditu aldian-aldian.
Sortu zenetik Espainiako eta Europako ziklo eta jaialdi koraletara gonbidatu dute abesbatza. Hainbat orkestra, bakarlari eta kultur erakunderekin elkarlanean aritzen da eta hogei sari baino gehiago jaso ditu nazioarteko lehiaketetan.