“Aitor Garitano gazteak indar handia eman zion bere Bepperi, Arlekinaren abesti ospetsuan; estilo egokia eta paperaren araberako ahotsa erakutsi zituen.”
(Enrique Bert – Platea Magazine)
Bergaran jaio zen 2000. urtean, eta Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak. Kantu Interpretazioan graduduna da, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikenen).
Bere ibilbidean zehar, kontzertu ugari eskaini ditu tenore bakarlari gisa, obra hauek, besteak beste: Membra Jesu nostri (D. Buxtehude), Carmina Burana (C. Orff), Stabat Mater eta Nelsson Mass (J. Haydn), Requiem eta Koroatzearen Meza (W.A. Mozart), Johannes Passion, Petite Messe solennelle (G. Rossini), Messiah (G.F. Händel) eta Messe in C-Dur (L.V. Beethoven).
Operan ere debutatu du, lan hauetan, besteak beste: R. Leoncavalloren I Pagliacci (Beppe), G. Pucciniren Turandot (Pong), W.A. Mozarten Die Zauberflöte (Tamino), J.C. Perezen Saturraran (Tifoi), G. Bizeten Carmen (Remendado), L. Bernsteinen Trouble in Tahiti (Trio) eta I. Stravinskyren Oedipus Rex (Pastor).
Agertoki eta ziklo musikaletan ere jardun du tenore bakarlari, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, ABAO Bilbao Operan, Tenerifeko Operan, Opus Lirican, Donostia Operan, Auditorio Nazionalean, Arriaga Antzokian eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean.
Laster, M. Garcíaren I Tre Gobbi operako Il conte Bellavitaren rola estreinatuko du bakarlari gisa, Sevillako Maestranza antzokian.