Soprano nafarrak Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zituen biolin- eta kantu-ikasketak, eta Ohorezko Matrikularekin eta Karrera Amaierako Sariarekin amaitu zituen. Swiss Opera Studioko kide izan zen, eta Iolanta operako Brigitteren eta Die lustige Witwe operetako Valencienneren pertsonaiak antzeztu zituen, besteak beste. Espainian hainbat pertsonaiarekin handitu du bere errepertorioa, hala nola L’elisir d’amore operako Adinaren, Carmen operako Frasquitaren, Arrietaren Marina operako Marinaren, La serva padrona operako Serpinaren eta Fidelio operako Marzellineren pertsonaiekin. BOSekin eta Bilboko Koral Elkartearekin aritu da, eta, etorkizuneko konpromisoen artean, azpimarratzekoa da Arriaga Antzokian egingo den Guridiren Mari-Eli.