(M. Camps – Menorca, Es diari)
Batez ere ganbera-musikak erakarrita, Carole Petitdemangek nazioarteko musikaren panoramako entzute handiko talde eta solista instrumentalekin dihardu gaur egun, proiektu ugaritan parte hartzen concertino eta zuzendari gisa.
Quatuor Ardeo laukoteko kide eta sortzailea da. Ibilbide arrakastatsua du taldeak, eta sari batzuk lortu ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Concours International de Quatuor à Cordes (Bordele) eta Concorso Internazionale per Quartetto d’Archi Paolo Borciani izenekoetan.
Horrez gain, nazioarteko beste sari batzuk ere lortu ditu Carolek; adibidez, International Music Award izenekoa, Pablo Fernández eta David Kadouch musikariekin osatutako hirukoteari emandakoa, edo 2024ko Rising Stars bira.