Aurten, soprano ingeles hau Musikaren Errege Akademiako ohorezko kide izendatu dute, eta Britainiar Inperioko Ordenako Ofizialaren domina jaso du. Haren ahotsa 100 grabaziotan baino gehiagotan entzun daiteke. Denboraldi honetan, Bavariako Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin jardungo du, bira bat egingo du Europan Bach Collegium Japan taldearekin eta Zuricheko Operan arituko da bakarlari. Lieder-emanaldiak egin ditu hainbat aretotan, besteak beste Londresko Wigmore Hallen eta New Yorkeko Carnegie Hallen. Berlingo Estatu Operan egin zuen debuta, Charpentier-en «Medée» operarekin, Simon Rattle zuzendari zuela. Haendel, Purcell eta Mozart konpositoreen rolak interpretatu ditu Europako antzoki nagusietan, baita Stravinskiren «The rake’s progress» operako Anne Trueloverena eta Bebussyren «Pélleas et Mélisande» operako Mélinsanderena ere. Hainbat zuzendarirekin egin du lan, tartean direla Yannick Nézet-Séguin, Riccardo Chailly eta Andris Nelsons, eta ohiko bakarlaria da Concertgebouw-eko Orkestrarekin, Santa Ceciliako Akademiako Orkestrarekin, BBCko Filarmonikarekin eta Amerikako orkestra nagusiekin.