Céline Frisch Marseillan jaio zen, eta sei urte zituela ezagutu zuen klabezina. Gaur egun, bakarlari jarduten du nagusiki, edo 1998. urtean Pablo Valettirekin sortu zuen Café Zimmermann taldearekin. Johann Sebastian Bachen musikaren interpretazioak direla eta, laudorio beroak jaso ditu nazioarteko prentsaren aldetik. Bachen musikaz gain, Frantziako Luis XIV.aren garaiko musika, Ingalaterrako birjinalisten obrak eta Alemaniako XVII. mendeko musika jotzea atsegin du. Gogoko du, halaber, XX. mendeko musika eta sorkuntza garaikidea aztertzea (Manuel de Falla, Alfred Schnittke, Henri Dutilleux, Gyorgy Ligeti, François Sarhan, Brice Pauset eta abar).
Scherzo aldizkariak «bikaina» kalifikazioa eman zion haren azken grabazioari, «L’Aimable» izenekoari, zeina 2022ko ekainean argitaratu baizuen, Frantziako klabezin-eskolari eskainita.