Daniel Oyarzabal

klabea

Daniel Oyarzabalek ibilbide luzea egin du nazioartean, eta Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako 25 herrialdetan baino gehiagotan eman ditu kontzertuak.

Gasteizen, Bilbon, Vienan, Hagan eta Amsterdamen egin ditu ikasketak. Oyarzabalek sona handiko sariak irabazi ditu; honako hauek, besteak beste: Prentsaren sari berezia Eivissako Musikari Gazteentzako Nazio Erakustaldian (1991), Erromako Nazioarteko Musika Lehiaketako lehen saria (1998) eta Nijmegen-eko (Holanda) Nazioarteko XIX. Organo Lehiaketako hirugarren saria (2002). Gaur egun, Musika Garaikideen Konposizioko Graduko irakaslea da Madrilgo TAI-Rey Juan Carlos Unibertsitateko Arte eta Ikuskizunen Unibertsitate Eskolan, baita Espainiako Orkestra Nazionaleko organista nagusia ere.