David Grimal

Biolina eta zuzendaria

“David Grimalek arku bat jotzen du, berak bezala, dentsitatea eta gardentasuna zabaltzen dituena”

(Le monde)

David Grimal biolin jotzaileak Les Dissonances proiektua garatzen eman du bere ibilbidearen zati bat.
Aldi berean, Vienako Musikverein, Berlingo Concertgebouw eta Konzerthaus, Wigmore Hall, Tonhalle, New Yorkeko Lincoln Center, Théâtre des Champs-Élysées eta Tokioko Suntory Hall agertokietan aritu da, besteak beste. Bakarlari gisa hainbat orkestrarekin aritu izan da, hala nola Parisko Orchestre, Radio Franceren Orchestre Philharmonique, Chamber Orchestra of Europe, Berliner Symphoniker, English Chamber Orchestra, Mozarteum Orchestra, Jerusalem Symphony Orchestra, Prague Philharmonia, Sinfonia Varsovia, New Japan Philharmonic, honako zuzendari hauek arteztuta: Eschenbach-ek, Plasson-ek, Krivine-k, Skrowaczewski-k, Pletnev-ek, Eötvös-ek, Jaap van Sweden-ek, Nelsons-ek, J.P. Saraste-ek, Orozco-Estradak, François-Xavier Roth-ek eta Korstenek. Philippe Cassard eta Anne Gastinelekin hirukote formatuan eta Itamar Golan pianistarekin batera.

2008an Arteen eta Letren Ordenako Zaldun izendatu zuten. Biolin-irakaslea da Saarbrückeneko Goi Mailako Musika Eskolan eta 1710eko “Ex-Roederer” Stradivarius bat jotzen du.