Euskadiko Orkestra

“Obrak hau interpretatzeak dakartzan zailtasunen aurrean (Shostakovich 15), erronka handien aurrean adierazi ohi dituen indarra, bultzada eta osotasuna erakutsi zituen Euskadiko Orkestrak”

(Asier Vallejo-El Correo, 2023).

Urtero bezala, aurtengoan ere Euskadiko Orkestrak Bilboko Euskalduna Jauregiko atrilak bere egingo ditu Musika-Música jaialdiaren harira. Gune hau Euskadiko Orkestraren ohiko egoitzetako bat da; non bere abonu-kontzertuak eskaintzen dituen, ABAO Bilbao Operaren emanaldien partaide den, edo aparteko ekitaldietan parte hartzen duen, besteak beste, BBVAren Jakintzaren Mugak Sarietan. Izan ere, Bilboko Euskalduna Jauregian aritzeaz gain, orkestra Gasteizko Principal Antzokian, Iruñeako Baluarten eta Donostian Kursaalen eta bere Miramongo egoitzan ere aritzen da. Orkestraren ziklo nagusia osatzen duen Abonu-Denboraldiari lotuta, aipatutako lau hirietan garatzen dena, Euskadiko Orkestrak beste bi ziklo antolatzen ditu, ganbera-musikaren ingurukoa bata eta haur eta familiarteko publikoari zuzendutakoa bestea. Nazioarteko proiekzioa duen politika diskografiko bizia ere garatzen ari da orkestra, eta kritika espezializatuenaren kalifikazio onenak lortzen ari da. Bere moldakortasunari esker, hainbat toki eta formatutan (modu presentzialean, telebistan zein online) interpretatuz, Euskadiko Orkestra euskal geografiako txoko guztietara iristen ari da.
Nazioarteko biren atal zabalari duela urtebete Polonian egindako estreinaldia eta duela gutxi Austrian egindako bira gehitu behar zaizkio. Horren guztiaren ondorioz, Euskadiko Orkestra erreferentziazko orkestra da gaur, bai erkidegoan, eta baita estatuan ere. 1982. urtean sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Robert Treviño da gaur egungo zuzendari titularra.