Festival Strings Lucerne

“Festival Strings Lucernek LAC Lugano konkistatu du, orkestra-zuzendaririk gabe.”

(Il Corriere del Ticino)

Festival Strings Lucerne 1956an sortu zen, eta ordutik hona hainbat bira egin ditu.

Wolfgang Schneiderhan eta Rudolf Baumgartner musikariek sortu zuten, bakarlariz osatutako eta klabezinaz lagundutako hari-talde gisa. 2012az geroztik, Daniel Dodds du zuzendari artistikoa. Harekin, taldeak gero eta errepertorio sinfoniko gehiago interpretatzen ditu, zuzendari gabeko orkestra handiagoetan.

Orkestrak musikari ospetsuekin egindako lankidetzak prestakuntzakoak izan dira beti. Lankidetzarik berrienen artean, Maria João Pires, Hélène Grimaud, Khatia Buniatishvili, Daniil Trifonov eta Pablo Férrandez musikariekin egindakoak aipa daitezke. Horrez gain, Rudolf Buchbinder eta Midori musikariekin ere lankidetza bereziak egiten ditu Festival Strings Lucernek.

Orkestrak grabazio ugari egin ditu hasiera-hasieratik, besteak beste Clara Haskil, Pierre Fournier eta Zino Francescatti ospetsuekin, eta, gaur egun, Midorirekin eta beste batzuekin. Taldeak R. Schumann, A. Dvořák eta F. Schreke konpositoreen hari-orkestrarako obrak grabatu ditu arestian, Sony Classical konpainiarekin.